lehiaketa
#Botaba lehiaketa
23
#Botaba sariak
arauak
#BOTABA ARAUAK ETA BALDINTZAK
   #LEHIAKETA
  • Euskal esamoldeen lehiaketa da.
  • Instagramen egingo da.
  • ESAMOLDEAK ERABILITA EGINDAKO BIDEOAK INSTAGRAMERA IGO BEHARKO DIRA #botaba traola erabilita (gehienez 1 minutukoa).
  • AZAROAREN 5AN HASI ETA AZAROAREN 26AN AMAITUKO DA.
   #SARIAK

Sarien atalean kategoria desberdinak bereiziko dira eta kategoria bakoitzeko sari bat egongo da. Eta gainera, lehiaketara aurkeztuko diren bideo guztien artean, epaimahaiak irabazle nagusia izendatuko du sari nagusirako.

  • SARI NAGUSIA:

Sari nagusia lehiaketako bideorik onenak irabaziko du.
4 lagunentzako bidaia Europako hiriburu batera (Berlin, Londres, Edinburgo, Amsterdam…), 4 egun, 3 gau, hegaldia, ostatua eta gosaria barne. El Corte Inglés.

IKUSI BALDINTZAK

  • KATEGORIETAKO SARIAK:

Istoriorik originalena: diseinuzko zurezko betaurreko bana (gehien jota 4 lagunentzat). Ixi Wood.

Euskaltegietako bideorik onena: 10 lagunentzako bazkaria/afaria sagardotegi batean. Euskal sagardoa.

Esamolderik orijinalena: 4 lagunentzako 2 gaueko egonaldia landetxe batean. Nekatur.

Bideo-muntaiarik onena: 20 orduko ikus-entzunezko 4 ikastaro (film laburrak, diseinua, WordPress, argazkigintza…). Imval – Ikus-entzunezko ikasketak.

Lehiaketara aurkezten diren lehenengo 10 bideoen artean, Bilbao BBK Live jaialdirako 4 sarrera eta Donostia Festibalerako beste 4 sarrera zozketatuko dira, Last Tour enpresa antolatzailearen eskutik.

Sari-banaketa Durangoko Azokako areto nagusian egingo da, abenduaren 7an, arratsaldeko 15:30ean.

Irabazleak azaroaren 28an iragarriko dira @botabaerronka Instagram kontuan, www.botaba.eus webgunean eta Gaztea Irratiko Di-da saioan.

BALORAZIO-IRIZPIDEAK

   #ARAUAK eta BALDINTZAK

• 16 urtetik gora edukitzea.
• 18 urtetik beherako parte-hartzaileek gurasoen baimena egiaztatzeko orria bete
beharko dute parte hartu ahal izateko (bete hemen).
*Parte-hartzaile bakoitzaren ardura izango da lehiaketan parte hartzeko emandako datuak
egiazkoak izatea.
• Instagramen @botabaerronka kontua jarraitu beharko dute parte-hartzaileek.
• Bideoak @botabaerronka aipatuta eta #botaba traola erabilita igo behar dira
Instagramera (gehienez 1 minutukoak).
• Bideoaren deskribapenean, erabilitako esamoldea idatzi behar da.
• Bideoak bakarrean zein taldean aurkeztu daitezke.
• Parte-hartzaile edo talde bakoitzak nahi beste bideo igo ditzake Instagramera.
• Parte-hartzaile edo talde bakoitzak nahi beste kategoriatan parte hartu dezake.
• Zehaztutako epeen barruan igo beharko dira bideoak Instagramera. Lehiaketarako
ezarritako epe horietatik kanpora jasotakoak ez dira kontuan hartuko sarietarako.

Adina
-Lehiaketan 16 urtetik gorakoek parte har dezakete.
-18 urtetik beherakoek izena emateko orria bete beharko dute parte hartu ahal izateko. Baimen-orririk ez aurkezteak lehiaketan ezin parte hartzea ekarriko du.
*Parte-hartzaile bakoitzaren ardura izango da lehiaketan parte hartzeko emandako datuak egiazkoak izatea.
Traola
Lehiaketan parte hartzeko, bideoak Instagramera #botaba traola erabilita igo behar dira. #botaba ez den beste traolarik ez da onartuko; ez harridura ikurrekin ez bestelakoekin.
BIDEO KOPURUA
Parte-hartzaile bakoitzak nahi beste bideo aurkeztu ditzake lehiaketara.
*Parte hartzaileak edo parte hartzaileren bat 18 urtetik beherakoa izanez gero, guraso edo tutore legalaren baimena beharko du bideo bakoitzeko.
Kontaktuan jarri
Edozein zalantza daukazula, jarri gurekin harremanetan
Kokapena
Posta elektronikoa
Telefonoa