BALORAZIO- IRIZPIDEAK

Jaialdieratako sarrerak. Zozketa

Lehiaketara aurkezten diren lehenengo hamar bideoen artean bi zozketa egingo dira. Batetik, BBK Live jaialdirako 4 sarrera zozkatuko dira, eta bestetik, Donostia Festibala jaialdirako beste 4 sarrera.

Kategorietako sariak

Kategoria bakoitzean epaimahaiak erabakiko du zein den bideorik onena eta egokiena.

Sari nagusia

Sari nagusirako kontuan hartuko dira lehiaketara aurkezten diren bideo guztiak. Epaimahaiak honako ezaugarri hauek baloratuko ditu:

Lehiaketaren helburuekin bat egitea, eta oinarri eta baldintza guztiak betetzea.

Esamoldearen jatortasuna eta egokitasuna.

Kontakizunaren originaltasuna eta kreatibitatea.

Bideoaren kalitatea (irudia, argiztapena, soinua…).

Epaimahaia

Lehiaketako epaimahaia arlo ezberdinetako profesionalek osatuko dute: Labayru Fundazioko, Gaztea Irratiko eta Sorland komunikazio agentziako ordezko bana.

Sari-banaketa

Kategorietako sarien eta sari nagusiaren irabazleak azaroaren 28an iragarriko dira @botabaerronka Instagram kontuan, www.botaba.eus webgunean eta Gaztea Irratiko Di-da saioan.

Sari-banaketa ekitaldia Durangoko Azokako areto nagusian egingo da, abenduaren 7an, arratsaldeko 15:30ean. Bertan banatuko dira lehiaketako sari guztiak. Irabazleak ekitaldira joan ezingo balira, saria hartzeko ordezkoren bat izendatu beharko lukete irabazlearen baimena aurretik aurkeztuta.

Lehiaketaren antolatzaileak irabazleekin harremanetan jarriko dira, baina hori lortuko ez balitz, irabazleak eurak jarri beharko lirateke kontaktuan lehiaketako antolatzaileekin abenduaren 3a baino lehenago, botaba@labayru.eus helbidera idatzita edo 94 454 15 71 telefono-zenbakira deituta.

*Epe horren barruan lehiaketaren antolatzaileek irabazleekin harremanetan jartzea lortuko ez balute, epaimahaiak ordezko irabazlea izendatuko luke.

*Epaimahaiak hala baderitzo, sariren bat eman gabe gera daiteke.