Oinarriak eta baldintzak

#BOTABA ARAUAK ETA BALDINTZAK

  • 16 urtetik gora edukitzea.
  • 18 urtetik beherako parte-hartzaileek gurasoen baimena egiaztatzeko orria bete beharko dute parte hartu ahal izateko (bete hemen).

*Parte-hartzaile bakoitzaren ardura izango da lehiaketan parte hartzeko emandako datuak egiazkoak izatea.

  • Instagramen @botabaerronka kontua jarraitu beharko dute parte-hartzaileek.
    Bideoak @botabaerronka aipatuta eta #botaba traola erabilita igo behar dira Instagramera.
    Bideoaren deskribapenean, erabilitako esamoldea idatzi behar da.
    Bideoak bakarrean zein taldean aurkeztu daitezke.
    Parte-hartzaile edo talde bakoitzak nahi beste bideo igo ditzake Instagramera.
    Parte-hartzaile edo talde bakoitzak nahi beste kategoriatan parte hartu dezake.
    Zehaztutako epeen barruan igo beharko dira bideoak Instagramera. Lehiaketarako ezarritako epe horietatik kanpora jasotakoak ez dira kontuan hartuko sarietarako.


LEGE BALDINTZAK

  • Labayru Fundazioa ez da materiala bidaltzean, birusak edo bestelako arrazoiak direla eta, sor daitezkeen jazoeren erantzule.
  • Lehiaketaren oinarriak onartzea nahitaezkoa da parte hartzeko, eta sariak irabazi ahal izateko. Partaideren batek oinarrietan ezarritako baldintzak beteko ez balitu, lehiaketatik kanpora geldituko da, automatikoki.
  • Iraingarria edo diskriminatzailea izan daitekeen bideorik ez da onartuko.
  • Parte-hartzaileek egindako bideoetan jarrera edo adierazpen sexistarik agertuz gero, lehiaketatik kanpora utziko dira. Ez da onartuko hitz, esaldi, formula edota jarrera diskriminatzailerik, ezta bi sexuen tratamendu estereotipaturik ere.
  • Labayru Fundazioaren #botaba lehiaketan parte hartzeak beronen arau guztiak onartzea dakar. Labayru Fundazioak baimena edukiko du jasoko diren bideo guztiak Internetera igotzeko zein egoki ikusten dituen euskarrietan zabaltzeko.

EGILE-ESKUBIDEAK

  • Lehiaketara hirugarrenen jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak urratzen dituen materialik ez dutela aurkeztuko bermatu behar dute partaideek. Horrenbestez, partaideek auzi horretatik kanpo utzi behar dute Labayru Fundazioa. Parte-hartzaileek hirugarrenen eskubideei buruzko arauak ez badituzte betetzen edo arau-hausteren bat egiten badute, Labayru Fundazioa ez da horren erantzule egingo. Lehiaketako partaideari dagokio Labayru Fundazioa ardura horretatik salbuestea.
  • Era berean, bideoan musika erabiltzen bada, musika horren ustiapen-eskubideek lehiaketako partaidearenak behar dute izan osoki, legez eta esklusiboki. Partaidearen erantzukizuna da baldintza hori betetzea. Labayru Fundazioa baldintza hori ez betetzeak ekar ditzakeen erantzukizunetatik libre geldituko da.
  • Hartara, Labayru Fundazioa ez da bideoen egiletzaren erantzule izango. Parte-hartzaileek bermatu behar dute lehiaketara aurkezten dituzten bideoek parte hartzeko baldintzak betetzen dituztela.
  • Labayru Fundazioak ez ditu asmo komertzialekin erabiliko lehiaketara aurkeztuko diren bideoak.
  • Bideoak Labayru Fundazioaren jabetza izatera pasatuko dira. Parte-hartzaileen datuak Labayru Fundazioak gordeko ditu, eta ez dira zabalduko.
  • Lehiaketara aurkezten diren bideoak Botabaren webgunera igoko dira (www.botaba.eus).
  • Lehiaketaren lurralde-eremua eta forua: lehiaketan zehar eta oinarri hauek interpretatu eta aplikatzetik inolako auzirik izanez gero, irabazleek eta parte-hartzaileek espresuki uko egingo diote horiei dagokien edozein forutara jotzeari eta Bilboko Auzitegi eta Epaitegietan hartzen diren erabakien mende geratuko dira.