Ikusi oinarri eta baldintza guztiak
#BOTABA
lehiaketa
#Botaba lehiaketa
23
#Botaba sariak
arauak
#BOTABA ARAUAK ETA BALDINTZAK
#BOTABA LEHIAKETA
  • Euskal esamoldeen lehiaketa da.
  • Instagramen egingo da.
  • Astean-astean emango den gaiari buruzko bideoak Instagramera igo beharko dira.
  • Epea: lehiaketa azaroaren 8an hasiko da eta azaroaren 29an amaitu.

Lehiaketaren dinamika:

Astero gai bat proposatuko da, gai horren inguruko zenbait esamolderekin batera.

Esamolde horietako batekin edota gaiari lotutako besteren batekin, bideo bat egin beharko dute parte-hartzaileek (gehienez 20 segundokoa).

Bideoak Instagramera igo beharko dituzte #botaba traola erabilita.

– Aste bakoitzean sari bat emango da. Instagramen atsegin dut  gehien dituzten bost bideoen artean asteko saria zeini eman erabakiko du epaimahaiak.

– Amaierako sari nagusia ere egongo da. Lehiaketara aurkeztutako bideo guztien artean epaimahaiak irabazle bat izendatuko du.

Lehiaketara aurkeztuko diren bideoak www.botaba.eus webgunera igoko dira, betiere oinarri eta baldintzekin bat egiten badute.

– Lehiaketara aurkeztutako bideo denen artean irabazlea zein den epaimahaiak erabakiko du. Epaimahaiak azaroaren 27tik abenduaren 1a bitarteko astean hartuko du erabaki hori.

– Astero, asteazkenetan, goizeko 8:30-9:00ak bitartean, Gaztea Irratiko Di-da saioan jarraipena egingo zaio lehiaketari.

#BOTABA EPEAK

Azaroaren 6tik azaroaren 29ra bitartean, lehiaketak fase ezberdinak izango ditu:

Astean gai bat proposatuko da, asteazkenetan, euskarazko hainbat esamolderekin batera.

Lehenengo gaia azaroaren 8an iragarriko da @botabaerronka Instagram kontuan, www.botaba.eus webgunean eta Gaztea Irratiko Di-da saioan.   

Bigarren gaia azaroaren 15ean iragarriko da @botabaerronka Instagram kontuan, www.botaba.eus webgunean eta Gaztea Irratiko Di-da saioan.

Hirugarren gaia azaroaren 22an aurkeztuko da @botabaerronka Instagram kontuan, www.botaba.eus webgunean eta Gaztea Irratiko Di-da saioan.

Aste bakoitzean, parte-hartzaileek asteazkenetik hasi eta hurrengo astearteko goizeko 10:00etara arteko epea izango dute bideoak Instagramera igotzeko.

Epaimahaiak astearteetan erababiko du boto gehien dituzten bost bideoen artean zein den asteko irabazlea, eta asteazkenetan emango du jakitera, @botabaerronka Instagram kontuan, www.botaba.eus webgunean eta Gaztea Irratiko Di-da saioan.

Beraz:


Lehenengo asteko bideo irabazlea zein den azaroaren 15ean iragarriko da.

Bigarren asteko irabazlea azaroaren 22an iragarriko da.

Hirugarren asteko irabazlea azaroaren 29an iragarriko da.

– Sari nagusiaren irabazlea ere azaroaren 29an iragarriko da.

0
Lehenengo asteko saria

Lehenengo astea (azaroaren 8tik 14ra): Nikon Coolpix A100 Selfie kit kamera bana, Foto Samarrek eskainita.
*Azaroaren 15ean iragarriko da irabazlearen izena.

0
Bigarren asteko saria

Bigarren astea (azaroaren 15etik 21era):  Sei lagunentzako jarduera abenturanitza, Troka Abenturak eskainita.
* Azaroaren 22an iragarriko da irabazlearen izena.

0
Hirugarren asteko saria

Hirugarren astea (azaroaren 22tik 28ra): Diseinuzko egurrezko betaurrekoak, IXI Wood-ek eskainita.
* Azaroaren 29an iragarriko da irabazlearen izena.

#BOTABA SARIAK
  • SARI NAGUSIA Lau lagunentzako bidaia Europako hirubururen batera, El Corte Inglés-en eskutik. 4 egun, 3 gau, hegaldia, ostatua eta gosaria barne.
  • SARIDUNAK @botabaerronka Instagram kontuan, www.botaba.eus webgunean eta Gaztea Irratiko Di-da saioan iragarriko dira. Asteko sarien kasuan, asteazkenetan jakinaraziko dira irabazleak. Sari nagusiaren irabazlea azaroaren 29an emango da jakitera. Sari-banaketa ekitaldia abenduaren 6an egingo da, Durangoko Azokan.

SARIA HARTZEKO

Irabazleak Labayrurekin harremanetan jarri beharko dira, honako bide hauek erabilita: botaba@labayru.eus helbidera mezua idatzita, 944 437 684 telefono-zenbakira deituta edo #botaba lehiaketaren sare sozialen bidez harremanetan jarrita.

Irabazleak Labayrurekin harremanetan jartzeko abenduaren 1era arteko epea izango dute. Epe horren barruan Labayruk irabazleen berririk izango ez balu, lehiaketaren epaimahaiak ordezko irabazlea izendatuko luke.
* Epaimahaiak hala baderitzo, sariren bat eman gabe gera daiteke.

EPAIMAHAIA
Epaimahaia Labayru Fundazioko ordezko batek, Gaztea Irratiko kide batek eta Di-da komunikazio agentziako ordezko batek osatuko dute. Lehiaketara aurkeztutako bideoen artean, besteak beste, aukeratutako euskal esamoldearen jatortasuna eta bideoaren originaltasuna hartuko ditu kontuan epaimahaiak irabazlea izendatzeko.

#BOTABA ARAUAK eta BALDINTZAK

Aipatu bezala, lehiaketa Instagram sare sozialean garatuko da.

  • Lehiakideek Instagram kontua eduki behar dute, eta irekia izan behar du.
  • Instagramen @botabaerronka kontua jarraitu beharko dute parte-hartzaileek.
  • Bideoa #botaba traola erabilita eta @botabaerronka aipamena eginda igo behar da Instagramera.
  • Bideoaren deskribapenean, erabilitako esamoldea idatzi behar da.
  • Bideoak bakarrean zein taldean (gehienez lau lagun) aurkeztu daitezke.
  • Parte-hartzaile edo talde bakoitzak nahi beste bideo igo ditzake Instagramera.
  • Lehiaketan 16 urtetik gorakoek parte har dezakete.
  • 18 urtetik beherakoek gurasoen baimena egiaztatzeko orria bete beharko dute lehiaketan parte hartu ahal izateko Bete hemen. Baimen-orria ez aurkezteak lehiaketan ezin parte hartzea ekarriko du.

    *Parte-hartzaile bakoitzaren ardura izango da lehiaketan parte hartzeko emandako datuak egiazkoak izatea.

     

  • Astean-astean zehaztutako epeen barruan igo beharko dituzte asteko bideoak Instagramera. Ezarritako epe horietatik kanpora jasotakoak ez dira kontuan hartuko asteko sarirako.
  • Lehiaketara aurkezten diren bideoak Labayru Fundazioaren Youtube kanalera igoko dira.
Adina
-Lehiaketan 16 urtetik gorakoek parte har dezakete.
-18 urtetik beherakoek izena emateko orria bete beharko dute parte hartu ahal izateko. Baimen-orririk ez aurkezteak lehiaketan ezin parte hartzea ekarriko du.
*Parte-hartzaile bakoitzaren ardura izango da lehiaketan parte hartzeko emandako datuak egiazkoak izatea.
Traola
Lehiaketan parte hartzeko, bideoak Instagramera #botaba traola erabilita igo behar dira. #botaba ez den beste traolarik ez da onartuko; ez harridura ikurrekin ez bestelakoekin.
BIDEO KOPURUA
Parte-hartzaile bakoitzak nahi beste bideo aurkeztu ditzake lehiaketara.
*Parte hartzaileak edo parte hartzaileren bat 18 urtetik beherakoa izanez gero, guraso edo tutore legalaren baimena beharko du bideo bakoitzeko.
Kontaktuan jarri
Edozein zalantza daukazula, jarri gurekin harremanetan
Kokapena
Posta elektronikoa
Telefonoa