IKUSI BALDINTZAK

Sari nagusia

Lehiaketara aurkeztuko diren bideo guztien artean irabazle bat izendatuko du epaimahaiak amaierako sari nagusirako. Azaroaren 28an iragarriko da @botabaerronka Instagram kontuan, www.botaba.eus webgunean eta Gaztea Irratiko Di-da saioan.

  • 4 lagunentzako bidaia Europako hiriburu batera (Berlin, Londres, Edimburgo, Amsterdam…), 4 egun, 3 gau, hegaldia, ostatua eta gosaria barne, El Corte Inglés-aren eskutik.

*Talde irabazlearen partaideen artean adin txikikorik balego (18 urtetik beherakoak), adin nagusikoek lagunduta egin beharko dute bidaia. Saria, gehienez, lau lagunentzat izango da, adin txikikoak eta horiekin batera joan beharko duten adin nagusikoak barne.

*Bidaiari guztiek, adin txikikoek barne, indarrean izan beharko dute bidaiatzeko herrialde bakoitzak eskatzen duen beharrezko dokumentazioa (pasaportea edo NAN), eta horrek ekarriko lituzkeen gastuak bezeroak berak hartuko ditu bere gain. Bezeroaren ardura izango da bidaia egiteko momentuan dokumentazioa indarrean edukitzea. El Corte Inglés-ek bidaiariei gomendatzen die poliziarekin edo kontsulatuarekin kontsultatzea bisitatuko duten herrialdean sartzeko bete beharreko baldintzak.

*Adin txikikoek baimen berezia beharko dute bidaia beraien tutore ez direnekin edo gurasoetako batekin bakarrik egingo balute. Baimen berezi hori guraso biek edo legezko tutoreek sinatu beharko dute, seme-alaben zaintza haiek izendatutako tutoreen esku uzten dutela adieraziz. Baimen berezi hori Poliziaren edo Ertzaintzaren bidez tramitatu beharko dute. Hori barik bidaiatzeak arazoak ekar liezazkiekete adin txikikoei; alegia, beste herrialde batera sartzeko edo handik irtetzeko arazoak izan ditzakete.

Bidaiari bakoitzaren ardura izango da beharko lituzkeen baimenak eskatzea. Edozein kasutan, adin txikikoek pasaporte pertsonalarekin bidaiatu beharko dute, ezin izango baitute bakarrik familia liburuarekin bidaiatu.

*Bidaiariren batek espainiar nazionalitatea ez den besteren bat izango balu, bidaian joateko bete beharreko baldintza bereziak kontsultatu beharko ditu.

*Irabazleak 2019ko urtarrila eta apirila bitartean joan ahal izango dira bidaian (Aste Santuko eta Pazkoko asteak salbuetsita). Helmugako hiriburua bidaiariek joan ahal izango luketen egunetan leudekeen aukeren arabera hautatuko dute.