Skip links

Baldintzak


#BOTABA ARAUAK ETA BALDINTZAK

  • 16 urtetik gora edukitzea.
  • 18 urtetik beherako parte-hartzaileek gurasoen baimena egiaztatzeko orria bete beharko dute parte hartu ahal izateko (bete hemen).

*Parte-hartzaile bakoitzaren ardura izango da lehiaketan parte hartzeko emandako datuak egiazkoak izatea.

  • Instagramen @botabaerronka kontua jarraitu beharko dute parte-hartzaileek.
  • Bideoak @botabaerronka aipatuta eta #botaba traola erabilita igo behar dira Instagramera.
  • Bideoaren deskribapenean, erabilitako esamoldea idatzi behar da.
  • Bideoak bakarrean zein taldean aurkeztu daitezke.
  • Parte-hartzaile edo talde bakoitzak nahi beste bideo igo ditzake Instagramera.
  • Zehaztutako epeen barruan igo beharko dira bideoak Instagramera. Lehiaketarako ezarritako epe horietatik kanpora jasotakoak ez dira kontuan hartuko sarietarako.


LEGE BALDINTZAK

  • Labayru Fundazioa ez da materiala bidaltzean, birusak edo bestelako arrazoiak direla eta, sor daitezkeen jazoeren erantzule.
  • Lehiaketaren oinarriak onartzea nahitaezkoa da parte hartzeko, eta sariak irabazi ahal izateko. Partaideren batek oinarrietan ezarritako baldintzak beteko ez balitu, lehiaketatik kanpora geldituko da, automatikoki.
  • Iraingarria edo diskriminatzailea izan daitekeen bideorik ez da onartuko.
  • Parte-hartzaileek egindako bideoetan jarrera edo adierazpen sexistarik agertuz gero, lehiaketatik kanpora utziko dira. Ez da onartuko hitz, esaldi, formula edota jarrera diskriminatzailerik, ezta bi sexuen tratamendu estereotipaturik ere.
  • Labayru Fundazioaren #botaba lehiaketan parte hartzeak beronen arau guztiak onartzea dakar. Labayru Fundazioak baimena edukiko du jasoko diren bideo guztiak Internetera igotzeko zein egoki ikusten dituen euskarrietan zabaltzeko.

EGILE-ESKUBIDEAK

  • Lehiaketara hirugarrenen jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak urratzen dituen materialik ez dutela aurkeztuko bermatu behar dute partaideek. Horrenbestez, partaideek auzi horretatik kanpo utzi behar dute Labayru Fundazioa. Parte-hartzaileek hirugarrenen eskubideei buruzko arauak ez badituzte betetzen edo arau-hausteren bat egiten badute, Labayru Fundazioa ez da horren erantzule egingo. Lehiaketako partaideari dagokio Labayru Fundazioa ardura horretatik salbuestea.
  • Era berean, bideoan musika erabiltzen bada, musika horren ustiapen-eskubideek lehiaketako partaidearenak behar dute izan osoki, legez eta esklusiboki. Partaidearen erantzukizuna da baldintza hori betetzea. Labayru Fundazioa baldintza hori ez betetzeak ekar ditzakeen erantzukizunetatik libre geldituko da.
  • Hartara, Labayru Fundazioa ez da bideoen egiletzaren erantzule izango. Parte-hartzaileek bermatu behar dute lehiaketara aurkezten dituzten bideoek parte hartzeko baldintzak betetzen dituztela.
  • Labayru Fundazioak ez ditu asmo komertzialekin erabiliko lehiaketara aurkeztuko diren bideoak.
  • Bideoak Labayru Fundazioaren jabetza izatera pasatuko dira. Parte-hartzaileen datuak Labayru Fundazioak gordeko ditu, eta ez dira zabalduko.
  • Lehiaketara aurkezten diren bideoak Botabaren webgunera igoko dira (www.botaba.eus).
  • Lehiaketaren lurralde-eremua eta forua: lehiaketan zehar eta oinarri hauek interpretatu eta aplikatzetik inolako auzirik izanez gero, irabazleek eta parte-hartzaileek espresuki uko egingo diote horiei dagokien edozein forutara jotzeari eta Bilboko Auzitegi eta Epaitegietan hartzen diren erabakien mende geratuko dira.

 

 

Top