Skip links

BOTABA Euskal Esamoldeen Erronka


Client: :
Suke Agency

Esamoldeak gure hizkuntzak berezko dituen esaldi eginak dira. Hitz multzo jakin batek, erabiliaren erabiliaz, esangura berezia hartzen duenean sortzen dira, hiztunok egoera edo ideia bat adierazi nahi dugunean. Esamoldeen atzean hizkuntzek berezkoa duten iruditeria dago eta horren lekuko dugu Labayru Hiztegi Fraseologikoa

Lekuan-lekuan erreferente ezberdinak erabilita sortzen dira esamoldeak, eta lehiaketa honen bitartez, hango eta hemengo hiztunok lagunartean, etxean… darabiltzagun esamoldeak batu eta sare sozialetan zabaldu gura dira.

Lehiaketa Instagramen bideratuko da 3 astez. Horren aurretik, beroketa-ariketa batzuk proposatuko zaizkie parte-hartzaileei lehiaketaren dinamika zein den erakusteko. Azaroan zehar partaideek beraien bideoak bidali beharko dituzte Labayru Fundazioak eskaintzen dituen bi sariak irabazi ahal izateko. 

Labayru Fundazioa da egitasmoaren antolatzailea.

Top