Skip links

Egile-eskubideak

  • Lehiaketara hirugarrenen jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak urratzen dituen materialik ez dutela aurkeztuko bermatu behar dute partaideek. Horrenbestez, partaideek auzi horretatik kanpo utzi behar dute Labayru Fundazioa. Parte-hartzaileek hirugarrenen eskubideei buruzko arauak ez badituzte betetzen edo arau-hausteren bat egiten badute, Labayru Fundazioa ez da horren erantzule egingo. Lehiaketako partaideari dagokio Labayru Fundazioa ardura horretatik salbuestea.
  • Era berean, bideoan musika erabiltzen bada, musika horren ustiapen-eskubideek lehiaketako partaidearenak behar dute izan osoki, legez eta esklusiboki. Partaidearen erantzukizuna da baldintza hori betetzea. Labayru Fundazioa baldintza hori ez betetzeak ekar ditzakeen erantzukizunetatik libre geldituko da.
  • Hartara, Labayru Fundazioa ez da bideoen egiletzaren erantzule izango. Parte-hartzaileek bermatu behar dute lehiaketara aurkezten dituzten bideoek parte hartzeko baldintzak betetzen dituztela. 
  • Aurkeztutako lan guztiak Creative Commons lizentziapean egilearen izenean eta Labayru Fundazioaren menpean egongo dira, kopiak egiteko, banatzeko eta publikoki komunikatzeko baimena ematen duelarik, betiere eratorritako lanak baldintza berdinetan partekatuz:


https://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/4.0/

 

  • Labayru Fundazioak ez ditu asmo komertzialekin erabiliko lehiaketara aurkeztuko diren bideoak. 
  • Bideoak Labayru Fundazioaren jabetza izatera pasatuko dira. Parte-hartzaileen datuak Labayru Fundazioak gordeko ditu, eta ez dira zabalduko.
  • Lehiaketaren lurralde-eremua eta forua: lehiaketan zehar eta oinarri hauek interpretatu eta aplikatzetik inolako auzirik izanez gero, irabazleek eta parte-hartzaileek espresuki uko egingo diote horiei dagokien edozein forutara jotzeari eta Bilboko Auzitegi eta Epaitegietan hartzen diren erabakien mende geratuko dira.

 

 

Top