Skip links

Parte hartzeko


Non 

Lehiaketa Instagramen egingo da. 

Nola 

Guk proposatutako esamoldeekin edo zerrendan ez datorren esamolde batekin bideoak egitea eta Instagramen argitaratzea eskatuko da.

Noiz 

Azaroaren 4an hasiko da eta azaroaren 25ean amaitu. 

Lehiaketaren dinamika

 

  • Lehiaketaren aurretik esamoldeak ezagutzeko ariketak egingo dira eta Labayru Fundazioak batutako esamoldeak ere erabilgarri egongo dira webgunean.
  • Esamolde horietako batekin edota zuk proposatutako besteren batekin, bideo bat egin (Instagrameko neurrien arabera) eta Instagramera igo beharko da #botaba traola erabilita. Parte-hartzaile bakoitzak nahi beste bideo igo ditzake.
  • Irabazleak lehiaketa amaitzean iragarriko dira.
  • Lehiaketara aurkeztuko diren bideo guztien artean epaimahaiak bi sari banatuko ditu: sari nagusia eta esamolderik originalena.
  • Lehiaketara aurkeztuko diren bideoak www.botaba.eus webgunera igoko dira, betiere ezarritako oinarri eta baldintzekin bat egiten badute.

 

Top