Skip links

Sariak


Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia Durangoko Azokan egingo da abenduaren 6an, 14:00etan, Areto Nagusian.

Lehiaketan bi sari egongo dira: sari nagusia eta esamolderik originalenaren saria. Bideo irabazleak @botabaerronka Instagram kontuan eta www.botaba.eus webgunean iragarriko dira. Horrez gain, lehiaketan zehar zozketak egingo dira parte-hartzaileen artean.

SARI NAGUSIA. 1. SARIA
– INTERRAILEKO TXARTELAK.
Sari nagusia lehiaketako bideorik onenak irabaziko du. Bota bideoa eta 4 lagunentzako Interraileko txartelak lortu Europan barrena bidaiatzeko! 

ESAMOLDERIK ORIGINALENA. 2. SARIA
4 lagunentzako abentura-esperientzia. Taldeak hainbat ekintzaren artean aukeratu ahal izango du:espeleologia, arroilen jaitsiera, zubi-saltoa (puentinga), coasteringa, eskalada, surfa, tirolina etab. LEAKTIBAI.

ZOZKETAK
– PRODUKTU PERTSONALIZATUAK Mr. EUSKALDUNEN ESKUTIK.
– 2020ko BBK LIVE ETA DONOSTIA FESTIBALERAKO SARRERAK LAST TOURREN ESKUTIK.

Sari nagusia

Lehiaketara aurkeztuko diren bideo guztien artean irabazle bat izendatuko du epaimahaiak amaierako sari nagusirako. Azaroaren 29an iragarriko da @botabaerronka Instagram kontuan eta www.botaba.eus webgunean.

– INTERRAILEKO TXARTELAK.
Sari nagusia lehiaketako bideorik onenak irabaziko du. Bota bideoa eta 4 lagunentzako Interraileko txartelak lortu Europan barrena bidaiatzeko! 

*Saria, gehienez, lau lagunentzat izango da.

*Bidaiari guztiek, adin txikikoek barne, indarrean izan beharko dute bidaiatzeko herrialde bakoitzak eskatzen duen beharrezko dokumentazioa (pasaportea edo NAN), eta horrek ekarriko lituzkeen gastuak bezeroak berak hartuko ditu bere gain. Bezeroaren ardura izango da bidaia egiteko momentuan dokumentazioa indarrean edukitzea. 

*Adin txikikoek baimen berezia beharko dute bidaia beraien tutore ez direnekin edo gurasoetako batekin bakarrik egingo balute. Baimen berezi hori guraso biek edo legezko tutoreek sinatu beharko dute, seme-alaben zaintza haiek izendatutako tutoreen esku uzten dutela adieraziz. Baimen berezi hori Poliziaren edo Ertzaintzaren bidez tramitatu beharko dute. Hori barik bidaiatzeak arazoak ekar liezazkiekete adin txikikoei; alegia, beste herrialde batera sartzeko edo handik irteteko arazoak izan ditzakete. 

Bidaiari bakoitzaren ardura izango da beharko lituzkeen baimenak eskatzea. Edozein kasutan, adin txikikoek pasaporte pertsonalarekin bidaiatu beharko dute, ezin izango baitute bakarrik familia liburuarekin bidaiatu. 

*Bidaiariren batek espainiar nazionalitatea ez den besteren bat izango balu, bidaian joateko bete beharreko baldintza bereziak kontsultatu beharko ditu.

Sari-banaketa

Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia Durangoko Azokan egingo da. Irabazleei bertan emango zaizkie sariak. Irabazleak ekitaldira joan ezingo balira, saria hartzeko ordezkoren bat izendatu beharko dute irabazlearen baimena aurretik aurkeztuta. 

Lehiaketaren antolatzaileak irabazleekin harremanetan jarriko dira, baina hori lortuko ez balitz, irabazleak eurak jarri beharko dira harremanetan lehiaketako antolatzaileekin abenduaren 1a baino lehenago, botaba@labayru.eus helbidera idatzita edo 94 454 15 71 telefono-zenbakira deituta.

*Epe horren barruan lehiaketaren antolatzaileek irabazleekin harremanetan jartzea lortuko ez balute, epaimahaiak ordezko irabazlea izendatuko luke.

*Epaimahaiak hala baderitzo, sariren bat eman gabe gera daiteke. 

Top