ARGAZKI-LEHIAKETA
ARAUAK ETA BALDINTZAK
Nola parte hartu dezakezu?
- PEPE EGINDA BIZI esamoldea irudikatzen duen argazkia igo Instagramera.
- Instagramen @botabaunibertsoa
kontua jarraitu. - Argazkian @botabaunibertsoa et
iketatu. - Argazkian PEPE EGINDA BIZI esamoldea erakutsi.
Kontuan hartzekoak:
- 14 urtetik gorako edonork parte hartu dezake.
- Parte-hartzaile bakoitzak nahi beste argazki igo ditzake Instagramera.
- Lehiaketa uztailaren 22an hasiko da eta uztailaren 29a izango da argazkiak Instagramera igotzeko azken eguna. Epe horretatik kanpora jasotakoak ez dira kontuan hartuko.
- Irabazlea Labayru Fundazioaren Botaba lantaldeak izendatuko du uztailaren 30ean.
- Saria: Polaroid kamera bat.
LEGE BALDINTZAK
- Lehiaketaren oinarriak onartzea nahitaezkoa da parte hartzeko eta sariak irabazi ahal izateko. Partaideren batek oinarrietan ezarritako baldintzak beteko ez balitu, lehiaketatik kanpora geldituko da.
- Iraingarria edo diskriminatzailea izan daitekeen argazkirik ez da onartuko.
- Parte-hartzaileek egindako argazkietan jarrera edo adierazpen sexistarik agertuz gero, lehiaketatik kanpora utziko dira. Ez da onartuko inolako jarrera diskriminatzailerik, ezta bi sexuen tratamendu estereotipaturik ere.
- Labayru Fundazioaren #botaba argazki-lehiaketan parte hartzeak beronen arau guztiak onartzea dakar. Labayru Fundazioak baimena edukiko du jasoko diren argazki guztiak Internetera igotzeko zein egoki ikusten dituen euskarrietan zabaltzeko.
EGILE-ESKUBIDEAK
- Lehiaketara hirugarrenen jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak urratzen dituen materialik ez dutela aurkeztuko bermatu behar dute partaideek. Horrenbestez, partaideek auzi horretatik kanpo utzi behar dute Labayru Fundazioa. Parte-hartzaileek hirugarrenen eskubideei buruzko arauak ez badituzte betetzen edo arau-hausteren bat egiten badute, Labayru Fundazioa ez da horren erantzule egingo. Lehiaketako partaideari dagokio Labayru Fundazioa ardura horretatik salbuestea.
- Labayru Fundazioa ez da argazkien egiletzaren erantzule izango. Parte-hartzaileek bermatu behar dute lehiaketara aurkezten dituzten argazkiek parte hartzeko baldintzak betetzen dituztela.
- Labayru Fundazioak ez ditu asmo komertzialekin erabiliko lehiaketara aurkeztuko diren argazkiak.
- Argazkiak Labayru Fundazioaren jabetza izatera pasatuko dira. Parte-hartzaileen datuak Labayru Fundazioak gordeko ditu eta ez dira zabalduko.
- Lehiaketaren lurralde-eremua eta forua: lehiaketan zehar eta oinarri hauek interpretatu eta aplikatzetik inolako auzirik izanez gero irabazleek eta parte-hartzaileek espresuki uko egingo diote horiei dagokien edozein forutara jotzeari eta Bilboko Auzitegi eta Epaitegietan hartzen diren erabakien mende geratuko dira.